Giro onean eman diote jarraipena Santa Marina festei

Mireia Galarza Bastida 2022ko mai. 19a, 18:50

Gurasoek nahiz inguruko bizilagunek animatuta, LII. Santa Marina Korrika Txapelketa egin dute gaurkoan 11 eta 14 urte bitarteko neska-mutilek. Bihar, aldiz, 7-10 urte bitarteko gaztetxoek izango dute korri egiteko aukera.