Zarauztik Mundura egitasmoaren barruan, mundu osoko pintxoak eskainiko dituzte herriko hainbat tabernetan

Mireia Galarza Bastida 2022ko mai. 20a, 11:30
Aurkezpeneko irudia. (Mireia Galarza Bastida)

"Kultura aniztasuna erakutsi eta hainbat jatorritako ostalaritza langileak goraipatzeko helburuarekin", herriko hamaika tabernatan egongo dira pintxoak maiatzaren 27tik ekainaren 5era arte.

"Kultura aniztasuna erakutsi eta hainbat jatorritako ostalaritza langileak goraipatzeko helburuarekin", hamalaugarrenez antolatu dute Zarauztik Mundura egitasmoa. Atzo aurkeztu zuten, eta bertan izan ziren ekimenean parte hartuko duten tabernetako ordezkariak, baita Iratxe Zorrozua Inmigrazio zinegotzia ere.

Aurreko urteekin alderatuta, ordea, aurtengo edizioak desberdintasun bat izango du, zarauztarrek herriko hamaika tabernatan mundu mailako pintxoak probatzeko aukera izango baitute. Maiatzaren 27tik ekainaren 5era bitartean egongo dira pintxoak tabernetan, zarauztarrek munduko beste tokietako gastronomiaren erakusgarri diren errezetak ezagutzeko.

Zorrozuak adierazi duenez, "sukaldeetan lanean aritzen diren asko eta asko kanpotik iritsitako bizilagun berriak dira”, eta horrek "aniztasuna" ekarri du herrira. Horregatik, pintxoak probatzera eta egitasmoan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. 

Ondorengo taberna hauek dira Zarauztik Mundura ekimenean parte hartuko dutenak: 

  • Altzola – Txerri txiki zoroa bandido saltxarekin (Nikaragua)
  • Argiñano – Mashluk (Errusia)
  • Euskalduna – Ahate Pibila panutxoan (Mexiko)
  • Geltoki – Pistilla (Maroko)
  • Itxas-Lur – Patakon betea (Kolonbia)
  • Napar Berri – Atun zebitxea (Ekuador)
  • Naparrak – Txahal tripakiak, Verako piperrautsarekin (Extremadura)
  • Salegi – Yucachan (Nikaragua)
  • Tivoli – Entxilada (Nikaragua)
  • Toki-Ona – Haragizko enpanada kriolloak (Argentina)
  • Txikipolit – Txapin taloa (Guatemala)
  • Pintxo bakoitzaren xehetasunak bere sukaldariarekin jasotzen duen liburuxka ikusgai