Zezen txikiekin gozatu dute santamarinetan

Ohiturari jarraituz, zezen txikien jaialdia egin zuten atzo arratsaldean Santa Marina kaleko jaien barruan. Herritar dezente bertaratu zen girora, ongi pasatzeko asmoz.

Maiatzak 20, ostirala
17:30. LII. Santa Marina Korrika Txapelketa. 7-10 urte arteko neska-mutilei zuzendua.
19:30-21:00. Bide Batez musika taldearen emanaldia.
22:00. Santa Marina Danborrada. Aurten, auzoko Ritxi Ameztoi eta Xelestino Amuskibarren omenez egingo dute.
23:30. Bide Batez musika taldearen emanaldia.