Udalaren webgunean kontsultatu daiteke Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren diagnostikoa

Zarauzko Hitza 2022ko mai. 21a, 13:00
Asteazkeneko saio irekia, HAZeko bilera gelan. (Zarauzko Udala)

Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren diagnostikoa eskuragarri dago udalaren webgunean, Agenda 2030 atalean. Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) bakoitzaren inguruan dokumentu bana egin dute, eta 17+1 GJH-etan Zarautzen gaur egun dagoen egoeraren analisia egiten da. Era berean, GHJ bakoitzeko ekarpen txosten bat aurki daiteke, diagnostikoaren puntu nagusiak aurkezten dituena.

Joan den asteazkenean jendaurrean aurkeztu zuen udalak diagnostikoaren dokumentua Herritarren Arreta Zerbitzuko bilera gelan eginiko saio irekian. Orain arte emandako pausoak eta jasotako ekarpenak aurkeztuko ziren bertan, eta etorkizuneko erronken inguruan egin zuten lan.

Udalak gogoratu du  herritarrek Zarautz 2030 egitasmoari ekarpenak online egiteko aukera dutela zarautz.eus webguneko Parte Hartu atalean.