Danborradak zeharkatu ditu Zarauzko kaleak Santa Marina jaien barruan

Mireia Galarza Bastida | Urtzi Oteiza 2022ko mai. 21a, 10:03

Festa giroan murgilduta jarraitzen duten Santa Marina kalean. Gogotsu ekin diote santamarina jaiei, eta gaur eta bihar ere izango dituzte jaiekin jarraitzeko aukera. 

Danborren burrunda izan zuten atzo gauean Zarauzko alde zaharreko kaleetan. 22:00etan abiatuta, danborrada ibili zen kaleetan gora eta behera. Barrilak jotzen batzuk, danborrak jotzen besteak, jai giroan aritu ziren kaleko bizilagunak. 

Omenaldirako tartea ere izan da bart gauean. Ritxi Ameztoi eta Xeles Amuskibar omendu dituzte aurten, eta lehenaren alaba, Jone, izan da danborradako karrozako erregina. Julen Olazabalek, Martin Argiñanok, Ainhoa Granadok, Egoitz Esnaolak eta Maggi Lertxundik osatu dute taldea.