Komunitate energetikoei buruzko saioa izango da hilaren 31n

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 24a, 12:30

Maiatzaren 31n, datorren asteartean, komunitate energetikoak zer diren eta nola funtzionatzen duten ikasteko tailerra izango da Etxezabalako bilera gelan, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.

18:30ean hasiko da saioa, eta hilaren 27a baino lehenago eman beharko du izena parte hartu nahi duenak. Horretarako, 605 75 76 87 telefono zenbakira deitu beharko da, edota argitu@gipuzkoa.eus helbide elektronikora mezua bidali. Edukiera mugatua izango da.