Badator denboraldi honetako azkenengo GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko eka. 1a, 19:00

Hileko lehen ostiralarekin batera badator GUKA magazinaren azken atala. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Alba Menendez eskubaloi jokalari zarauztarrari egindako elkarrizketa, Errezilen egingo duten Eskola Txikien Jaiaren inguruko erreportajea eta Urrutira joan gabe atalean Zumaiako eta Getariako inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi honetako azken atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz Urolako Komunikazio Taldearen tokiko webguneetan; tartean Zarauzko Hitzan.

Askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, besteak beste, Errezilen egingo duten Eskola Txikien Jaiaren inguruko erreportajea, Alba Menendez eskubaloi jokalari zarauztarrari egindako elkarrizketa eta Urrutira joan gabe atalean Zumaiako eta Getariako inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorioei eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKT-k GUKA magazina. Honako hau 2022ko ekaineko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.