Abiatu dute Itsaspeko Zinema Zikloa

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 2a, 10:50
Txikizikloa egin zute atzio goizean Modelon. (@ZarauzkoEBU)

Txikizikloarekin ekin zioten atzo goizean Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloari. Orokieta herri eskolako LHko 4. eta 5. mailako hainbat ikaslek film laburrak ikusteko parada izan zuten Modelon, eta jarraian solasaldi interesgarria izan zuten. Arratsaldean, film emanaldien lehen saioa izan zen.