Zarauzko hamasei erakunde sartu dira Euskadiko Turismo Etikoaren Erregistroan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 2a, 16:00
Aitortza jaso duten hainbat erakundetako ordezkariak, maiatzaren 23an egindako ekitaldian. (UKUE)

"Erantzukizun soziala eta jasangarritasun printzipioak eguneroko jardunean integratzeko lanari" egindako errekonozimendua jaso dute turismora bideratutako Zarauzko hamasei enpresak, Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Euskadiko Kode Etikoaren bueltan jasotako prestakuntza eta konpromiso ibilbidea osatu duten turismo eragileei Kode Etikoaren zigilua eskaini berri die Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan errekonozimendua jaso duten 530 eragileetatik hamasei Zarauzkoak dira. “Erantzukizun soziala eta jasangarritasun printzipioak eguneroko jardunean integratzeko lanari” egindako errekonozimendua da bereizgarria, Urola Kostako Udal Elkarteak jakinarazi duenez.

Mankomunitatearen arabera, turismoarekin zeharkako lotura duten alderdi ugari lantzen da Kode Etikoaren barruan: hala nola bisitari eta turisten ulermena erraztea; berdintasun, aniztasun eta inklusio kontzeptuak; iraunkortasuna edota tokiko tradizioaren eta kulturaren gaineko babesa; eta zerbitzuen bikaintasun eta profesionaltasuna.

Bilboko Azkuna Zentroan egin zuten aitortza ekitaldia joan den maiatzaren 23an, Iñigo Urkullu lehendakariaren gidaritzapean, eta saritutako eskualdeko erakundeetako hainbat ordezkari izan ziren bertan.

Jardunbide egokien erregistroan gorde dute eragileon zerrenda, administrazioak aintzat har ditzan etorkizuneko turismo politiketan.

Ikusi hemen aitortza jaso duten eskualdeko eragileen zerrenda:

  • Arazi
  • ATeRIAN-Holiday Homes
  • EGoNA-Alojamientos Turísticos
  • eXperientziak – Escape Room
  • Hotel Zerupe
  • Shelter Surf School by Aritz Aranburu
  • Talai Berri Txakoli Winery
  • Zarauzko Turismo Bulegoa
  • Apartamentos Talaimendi
  • Berazadi Berri Agroturismo
  • Berazadi Berri jatetxea
  • E-Mendie Tracks
  • Essus Surf School
  • Good People Surf – School & Rentals
  • Kaixo Apartments Zarautz
  • Moor Surf Eskola