Urrutira Joan Gabe

Zumaiatik abiatuta, Askizu nahiz San Prudentzio auzoetatik igaro da 'Urrutira Joan Gabe' saioko azken atala

Hemen da Urrutira Joan Gabe saioko azken atala. Azken ibilaldian Zumaiatik abiatu eta Askizu nahiz San Prudentziotik igaro da Xabat Olaizola, eta bide lagun izan du Felix Aizpurua. Izan ere, Aizpuruak Xaka saioa aurkeztuko du udan zehar, eta horren nondik norakoak azaldu dizkio Olaizolari.