Uhinak beka eskuratu du Samara Veltek

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 3a, 15:00

Euskal gatazkaren memoria nola ari den eraikitzen ikertzen ari da Velte bere doktore tesian, eta horretan oinarritutako proiektua aurkeztu du bekara.

Pentsamendu kritikoa sustatzeko xedearekin, bigarrenez esleitu dituzte Uhinak bekak Iratzar eta Ipar Hegoa fundazioek. "Plaza publikorako nahiz plaz politikorako igarobidea" eskaini nahi die esparru akademikoan edota militantean sortzen diren jakintzei, eta Samara Velte zarauztarra izan da beka eskuratu dutenetako bat.

Doktore tesian murgilduta dabil Velte, eta horretan oinarritutako proiektua aurkeztu du bekara. Zarauztarra ikertzen ari da nola ari den eraikitzen euskal gatazkaren memoria, batez ere, belaunaldi gazteen diskurtsoei erreparatuta. Artikulu bat onduko du jaso berri duen bekarekin, eta bereziki aztertu nahi du memoria hori eraikitzeko zer baliabide erabiltzen dituzten.

Veltek eta gainontzeko sarituek sei hilabeteko tartea izango dute lana burutzeko, eta 500 euroko laguntza eta lana argitaratzeko baliabideak jasoko dituzte, beka sustatzen duten fundazioen eskutik.