Gaztainpe kaleko edukiontziak kenduko dituzte

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 4a, 09:00

Gaztainpe kaleko edukiontziak erabiltzen dituztenek Lapurdi kaleko 1. zenbakiaren parekoak erabili beharko dituzte, eta horretarako, organikoaren eta errefusaren txartelak eguneratu beharko dituzte udal elkartera joanda.

Tren geltokiko obrak direla eta, Gaztainpe kalean zeuden edukiontziak kendu egingo ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Ekainaren 8tik aurrera, edukiontzi horien erabiltzaileek Lapurdi kaleko 1. zenbakiaren parekoak erabili beharko dituzte.

Aldaketa egin behar duten bizilagunek udal elkartera jo beharko dute txartelak eguneratzera, eta ekainaren 15era arteko epea izango dute horretarako. Egun horretara arte irekita egingo dira Lapurdi kaleko 1. zenbakiko edukiontziak, eta ez da txartelik beharko zabaltzeko.

Txartelen inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua. Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta hari dagozkion organikoaren eta errefusaren edukiontziak soilik ireki ditzake. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahal izango da udal elkartean.