Kaleko garbiketa zerbitzua indartu du udalak uda sasoirako

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 5a, 11:00
Makina malekoia garbitzen. (Zarauzko Udala)

Uda sasoian herrian mugimendu gehien izan ohi den guneei jarraipen berezia egin ahal izateko, garbiketa zerbitzua indartu du udalak. Ekainaren 1ean hasi zen errefortzua, eta irailaren 30era arte iraungo du.

Udalak jakinarazi duenez, Alde Zaharrean eta malekoian langile gehiago eta ordutegi zabalagoan ariko dira, eta zakarrontziak goizez zein arratsaldez hustuko dituzte. Bestalde, hondakin gehien izan ohi dituzten edukiontiak ura eta xaboiarekin garbituko dituzte.

Horrez gain, udalak gogorarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak jada martxan jarri duela hondartzaren garbiketa zerbitzua, eta martxan izango dela irailaren amaiera bitartean.