XXIV. Astronomia Astearen barruan, eguzki behaketa antolatu zuen Arkamurka Natur Elkarteak gaur eguerdirako, baina bertan behera geratu da hitzordua, eguraldi hodeitsua dagoelako. Hasiera batean, antolatzaileek ez dute aurreikusi eguzki behaketa beste egun batera pasatzerik; beraz, hurrengo urtera arte itxaron beharko dute herritarrek teleskopio bereziekin eguzkia behatu eta haren inguruko azalpenak entzuteko.
Atzo gauerako antolatuta zegoen gaueko behaketa ere bertan behera geratu zen, eguraldiaren baldintzak egokiak ez zirelako.