1960an jaiotakoen bazkaria egingo dute hilaren 18an

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 6a, 15:51

Kintoen bazkaria egingo dute hilaren 18an, astelehena, 1960an jaiotakoek. 12:00etan Cachi Bachi elkartean jarri dute hitzordua. Bertan hamaiketakoa egingo dute, eta 14:30ean Santa Barbara jatetxean bazkalduko dute.

Izena eman nahi duenak ekainaren 10a baino lehen 50 euro sartu beharko ditu ES6730350029610290109067 kontuan, eta kontzeptuan izen-abizenak jartzeko eskatu dute antolatzaileek.