Hara! 'Zurekin bat' programako zakua irabazi du Julen Portillok, Barbizaleak taldearekin

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 8a, 13:30

Julen Portillo zarauztarrak ETB 1 telebista kateko 'Zurekin bat' lehiaketako zakua irabazi du. Beste hiru kiderekin batera Barbizaleak taldea osatuta parte hartu du galdera-erantzunen saioan, eta atzokoan 21.442 euroko zakua poltsikoratu zuten.