San Pelaio jaiak

Dandak prest du sanpelaioetako egitaraua

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 9a, 09:35

Danda Gazte Asanbladak prestatu du aurtengo San Pelaio jaietako egitaraua, eta dagoeneko zabaldu du sare sozialen bidez. Ekainaren 25etik 27a bitartean hainbat ekitaldi antolatu ditu, eta, ohi bezala, ez dira faltako paella txapelketa, baltsa karrera eta kontzertuak.

Ekainak 25, larunbata
13:00. Poteoa Iñurritzan.
14:00. Bazkaria Iñurritzan.
Ondoren, Enabiren kontzertua.
Bukatzean, kalejira txosnagunera.
19:30. Txosnagunearen irekiera.
Iluntzean, afaria.
00:30. Kontzertuak: Martin de Marte eta Bassagain.

Ekainak 26, igandea
11:00. Bazkaria: paella txapelketa.
16:30. Baltsa karrera.
Iluntzean, afaria.
22:00. Kontzertua: Rodeo, Toc eta Bermuda.

Ekainak 27, igandea
13:00. Bertso poteoa.
14:30. Presoen aldeko bazkaria.
18:00. Elektrotxaranga.
Iluntzean, afaria.
22:00. Kontzertuak: Raimundo, El Canastero eta Trikoma.