Ikasle Eguna ospatuko dute etzi Putzuzulon

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 11a, 10:30

Urola Kostako Ikaste Abertzaleak taldeak Ikasle Eguna antolatu du datorren astelehenerako. Putzuzulo gaztetxean izango da ospakizuna, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. 

Honakoa da egitaraua:

11:00. Pala txapelketa

14:30. Bazkaria Putzuzulo gaztetxean. Ondoren, mikro irekia. 

20:00. Indabe taldearen kontzertua. 

Pala txapelketan izena emateko, parte hartzaileen izen-abizenak bidali behar dira mezu batean 625 40 97 86 telefono zenbakira, edota Instagram bidez (@urolakosta_ia).