2022ko Zarauzko Triatloia

Irudietan: Zarauzko Triatloiko igeriketa proba

Abian da 34. Zarauzko Triatloia. 750 triatleta abiatu dira 14:00etan –hamar minutu beranduago gizonezkoak– Malkorbe hondartzatik igerian, eta Zarauzko hondartzan amaitu dute hiru probetan lehena. Helene Alberdi zumaiarra iritsi da lehen postuan emakumeetan, eta gizonezkoetan, Francesc Godoy izan da hondartzara heltzen lehena.

Jende ugari bildu da malekoian triatletak animatzeko, eta txalo zaparradarekin jaso dituzte guztiak. Bizikletak hartu eta 80 kilometroko ibilbidea egin beharko dute orain parte hartzaileek eta, amaitzeko, 20 kilometro egingo dituzte korrika herrian zehar.