Asteburu betea halterofilian

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 13a, 10:45
Larunbateako txapelketa, Aritzbatalde frontoian. (Amaia Urbieta Arruti)

Teknika Kriteriuma eta Gipuzkoako Junior-Unibertsitate Arteko Txapelketa jokatu ziren larunbatean Aritzbatalde frontoian. Bestalde, Ainize Zumeta eta Imanol Citores Espainiako Txapelketan lehiatu ziren.

Teknika Kriteriumarekin ekin zioten larunbateko ekitaldiari, eta ZKE Halterofilia eskolako zazpi haurrek –LHko bost neska eta bi mutilek– hartu zuten parte. Ikasturtean ikasitakoa plazaratu zuten, halterofiliako mugimenduak nor baino nor garbiago egiten. 

Unibertsitate arteko eta Junior mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen ondoren. Denera hamabi kirolarik hartu zuten parte, bost neskak eta zazpi mutilek. ZKE Halterofilia klubetik hiru neska eta bost mutil lehiatu ziren, eta guztira hiru domina lortu zituzten.

Unibertsitatea
81kg kat. Txpelduna Ane Grijalba
Guztira Txapelduna Ane Grijalba

Junior
71kg. Txapelduna: Miren Galarraga
76kg. Txapelduna: Leire Urkiola 
81kg. Txapelduna: Ane Grijalba
Guztira. Txapelduna: Ane Grijalba

55kg. Julen Silvan bigarren postua
55kg. Txapelduna: Erik Exposito 
61kg. Txapelduna: Jakes Etxeberria
73kg. Bigarren postua: Joseba Tena
73kg. Txapelduna: Joel Antolin

Espainiako txapelketan

Imanol Zulaika entrenatzailearen gidaritzapean, Ainize Zumeta eta Imanol Citores estreinako aldiz Espainiako Txapelketa Absolutuan hartu zuten parte Salamancan larunbat honetan. Pasa den hilean Villabonan ospatu zen Euskadiko txapelketan sailkapena lortu ondoren. 

Ainize Zumeta goizeko lehen txandan bere altxaldi denak onak egin ondoren bere markan gainditu zituen. Imanol Citores goizeko bigarren txandan jardun zuen, eta horrelako mailako bere lehen txapelketan saiakera baliogabeak ere izan bazituen ere, maila ona erakutsi zuen.