Pentsiodunen aldarriak lau haizetara, eskualdetik igaro den Bizikleta Martxan

Maialen Etxaniz 2022ko eka. 14a, 15:50

Aurreneko aldiz, bizikleta martxa antolatu dute Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideek, eta atzo ekin zioten ibilbideari Donostian. Urola Kostatik igaro ziren atzo, eta Azpeitian amaitu zuten lehen etapa. 

Gutxieneko pentsio duinen alde, zaintza lanen partekatzearen alde, eta zerbitzu publiko unibertsalen defendatsan kalera atera da beste behin Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, eta ez edozein modutara. Aurreneko aldiz, bizikleta martxa antolatu dute mugimenduko kideek, eta atzo ekin zioten ibilbideari Donostian. Urola Kostatik igaro ziren atzo: Oriotik, Zarauztik, Zumaiatik eta Azpeititik. Hain zuzen, Azpeitian egin zuten eguneko azken geldialdia.

Ekimenaren sustatzaile eta antolatzaile da Jesus Mari Sabies, eta hark adierazi duenez, ekimenaren helburua aldarriak kalera ateratzea eta ikusgarri egitea da: Atzo arratsaldean iritsi zen bizikle martxa Azpeitira, 19:00ak pasatxoan, eta herriko kaleetatik igaro ostean, ekimena egin zuten plazan. Aldarriak erdigunean jarrita, ez ezieten iskien egin jai giroari. Gaua Azpeitian igaro ostean, gaur goizean Ondarroara hartu du Bizikleta Martxak.