"Sufrimendu mota baten amaiera" ospatuko dute Presorik Gabeko Egunean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 15a, 08:18

Presorik Gabeko Eguna egingo dute Zarautzen Larunbatean, Ekaitz Sirvent aske geratu eta aste gutxira. Zarautzen "sufrimendu mota bat gutxiago" dagoela ospatu nahi dute. 

"Gerra karlistetatik gaur arte, oso etapa gutxi egon dira Zarautzen presorik gabe", azaldu du Mikel Larrañaga Presorik Gabeko Egunaren antolatzaileak. Zehazki zer preso motataz ari den galdetuta, "hondoan, Euskal Herriaren askatasunaren alde" egin izana da guztiek komunean dutena, haren hitzetan. Hori ospatu nahi dute larunbat honetan, Presorik Gabeko Egunean.

"Kontziente gara herri honetan min handia eragin izan dela, min mota ezberdinak", adierazi du. Hain zuzen, atxikimendu handia jaso zuen egun hori ospatzeko asmoa salatzen orain astebete hedabide honetan argitaratutako gutunak, eta Zarauzko Udal Gobernuko kide Gloria Vazquezek atzo lotsagarritzat jo zuen datorren larunbat honetan egin asmo den eguna. Larrañagak dio beraiek min denak kontuan hartzen dituztela eta horien kontziente direla, baina beraiek ospatu nahi dutena soilik da "sufrimendu mota bat gutxiago" dagoela Zarautzen. Gogorarazi du sufrimendua ez dela presoarena bakarrik, "horren atzetik dagoen guztia" ere badela.

Egitaraua

  • 12:00. Kontzentrazioa, Musika Plazan.
  • Ondoren. kalejira musikatua.
  • 14:30. Herri bazkaria, Putzuzulon. Txartelak aldez aurretik salgai, Eguzkin.
  • 18:30.Trikipoteoa herriko kaleetan.
  • 21:00. Mexikortxoren kontzertua, Musika Plazan.
  • 22:30. Arrano tabernan DJ Txillardegi, DJ Unia eta DJ Xiarroman.