Asier Azkarate hirugarren izan da erlojupeko Gipuzkoako Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 15a, 11:00
Asier Azkarate txirrindularia, Aizarnazabalgo erlojupekoan. (Mailo Oiarzabal)

Atzo arratsalde-iluntzean jokatu zen Aizarnazabalen Gervaisen Oroimenezkoa eta, urtero legez, bertan erabaki ziren erlojupeko txirrindularitzako Gipuzkoako txapelak ere. Haimar Etxeberria (Caja Rural-Alea) izan zen 23 urtez azpikoen nagusi, eta Aitor Agirre (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) zumaiarra, berriz, bigarren. Zarauzko Grupo Eulen-Nuuk taldeko Asier Azkaratek osatu zuen podiuma, hirugarren sailkatuta.