Gaur hasi da hondartza denboraldia

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 15a, 11:50
Jendea hondartza denboraldiaren lehen egunean. (Aritz Mutiozabal)

Pandemiak eragindako azken bi urtetako murrizketarik gabe ekin dio gaur hondartza denboraldiak, eta inolako mugarik gabe iraungo du irailaren 15era arte. Zerua apur bat estalia badago ere, bero egiten du eta jendeak ez du kostara joateko aukerarik galdu. Sorosleek banderak jarri dituzte jada, eta desagertuta egon diren toldoak kolorea ematen diote hondartzari.

Toldo zerbitzuaren kudeaketa Ibon Elorzari esleitu dio udalak, eta hondartzako sorospen zerbitzuarena, berriz, BPXport XXI SLU enpresari. Hondartzako zaintza zerbitzua 11:00etatik 20:00etara izango da, 21 soroslerekin, eta sei bainu gune izango duitu. Iaz bezala, aurten ere portuko bainu gunea irekiko dute, sorosle baten zaintzapean.

Aurten, berrikuntza moduan, malekoiko bainu eta aldagelak doakoak izango dira, irailaren 15era arte, 10:00etatik 20:00etara. Horiez gain, komun publikoak ere aurki daitezke toldo zerbitzuaren etxolaren ondoan eta Borghettoko kantinan.

Erlazionatuak

Normaltasunaren udari begira

Aritz Mutiozabal 2022 eka 10 gizartea