Andrea Zalduak Zuazorekin jokatuko du datorren denboraldian

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 15a, 15:45

Zilarrezko Ohorezko Maila utzi eta Ohorezko mailan jokatzera pasatuko da Andrea Zaldua aurrerantzean. Izan ere, Barakaldoko ZEV Zuazo taldeak bere twitter kontuan iragarri duenez,  26 urteko hegaleko jokalari zarauztarra fitxatu du Aiala Zarautz taldetik. Guerreras Ligan esperientzia du Zalduak, izan ere, Bera Bera taldean ari zen aurretik. Zarauztarrarena datorren denboraldirako Zuazok fitxatu duen seigarren jokalaria da.