PORRA: Zenbatgarren amaituko dituzte arraun ligak Zarauzko eta Getariako traineruek?

Zarauzko Hitza 2022ko eka. 19a, 09:00

Aurten ere arraunzaleentzat lehiaketa abiatu dute UROLA KOSTAKO HITZAk eta ZARAUZKO HITZAk. Zenbatgarren amaituko dituzte beren ligak Zarauzko eta Getariako taldeek? Horixe egingo dugun galdera.

Sari ederra dago jokoan porrako irabazlearentzat. Zarauzko traineruen postua asmatzen duenarentzat: bi lagunentzako otordua Gazteategi jatetxean + Koolore surf modako arropak.

Getariako traineruaren postua asmatzen duenarentzat: bi lagunentzako otordua Muniosoro jatetxean + Koolore surf modako arropak.

Porran parte hartzeko epea abuztuaren 1ean amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

EGIN HEMEN ZARAUZKO PORRA

EGIN HEMEN GETARIAKO PORRA

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Oriotarrena egiteko, sartu KARKARA.EUSera. Zorte on!