Kalerki jaialdiaren egitaraua ikusgai

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 16a, 09:55

Ekainaren 29tik uztailaren 2ra izango da Kalerki kaleko arte eszenikoen 29. jaialdia. Adin guztietako herritarrentzat ondu dute aurtengo programazioa, eskaintza anitzarekin.

EGITARAUA
Ekainak 29, asteazkena
20:00. Zirkuan oinarritutako Peix ikuskizuna, Hotel Iocandi taldearen eskutik, malekoian (Dama parean). 
22:00. Maduixa taldearen Migrabe eta Haatik dantza konpainiaren Ur dantza ikuskizunak, Munoa plazan.

Ekainak 30, osteguna
19:00 eta 20:00. Txotxongiloak mugitzen, Corrado Masacciren eskutik, Villa Manuelako frontoian. 
19:00-21:00. Orrazkera misteriotsuak, Chritophe Paviaren eskutik orrazkerak loreekin, Villa Manuelako frontoian. 
21:00. Barsanti konpainiaren Akabo! antzezlana, malekoian (Dama parean).
23:30. Leandre Clownek Fly me to the moon zirku eta klown ikuskizuna eskainiko du Munoa plazan.

Uztailak 1, ostirala
20:00. La Banda dantza eta zirkua uztartzen dituen ikuskizuna, OtraDanza konpainiaren eskutik, malekoian (Dama parean). 
22:00. Manolo Alcantara konpainiak Maña zirku ikuskizuna  eramango du Munoa plazara.
23:30. Trash musika emanaldia, Yllana&Tothem taldeen eskutik, malekoian (Dama parean).

Uztailak 2, larunbata
20:00. Estefania de Paz Asinek La Reina del Arga antzezlana eskainiko du Villa Manuelako frontoian. 
22:00. Antzerkia eta klowna uztartzen dituen Herencia lana aurkeztuko du La Industrial Teatrera taldeak, Munoa plazan
23:30. Psike antzezlana, Markeliñe taldearen eskutik, malekoian (Dama parean).