Seijiro Koyamaren lana aztertuko dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2022ko eka. 16a, 15:25

Gela programaren barruan, ostiral honetako Photomuseumeko saioa Seijiro Koyama zinema zuzendari japoniarraren inguruko izango da. Ohi bezala, 18:00etatik aurrera, doako sarrerarekin.

Nihongo Unibertsitatean ikasi zuen Koyamak, baina ikasketak erdibidean utzi zituen Eiga Kyokai Kindai ekoizpen independenteko konpainian lanean hasteko. Bertan, zuzendari laguntzaile lanetan aritu zen, besteak beste, Kaneto Shindō, Kōzaburō Yoshimura eta Tadashima Imai zuzendariekin. 1971n, debuta egin zuen zuzendari gisa, Koi no mura iru filmarekin, eta 1976an Futatsu no hûmonika bere bigarren filma zuzendu zuen. Aipagarria da 1987an zuzendu zuen Hachikō Monogatari filma.

Hainbat sari jaso ditu, eta horien artean 2000. urtean Chinichiko Kultura Saria eman zioten.