San Pelaio jaiak

San Pelaio jaietako egitaraua

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 17a, 10:00

Hemen dago ikusgai udalak, beste hainbat eragilerekin elkarlanean, aurtengo sanpelaioetarako prestatu duen egitaraua.

Egitaraua

Ekainak 25, larunbata, San Pelaio bezpera

  • 12:00. Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian, alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari.
  • Ondoren, kalejira igandea txarangarekin, buruhandi eta erraldoiekin.
  • 18:30. Haurren 42. Agerraldia (Haur Kultur Taldeak antolatuta). Irteera: Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik, Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta.
  • 19:00-23:00. Eraso sexistarik gabeko jaietako gunea, malekoian.
  • 20:00. Danborradako talde guztiak elkartu, eta elkarrekin joko dute, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 22:00. DJ saioa nerabeentzat, DJ KI, Musika Plazan.
  • 23:15. Danborrada (Herriko elkarteek antolatuta). Zuzendariak: Bakarne Aizpuru (Kayua), Xabier Vazquez (Alkartasuna), Leire Arana (Batzokia), Arbil Itziar Manterola (Urpekoak), Rakel Azkue (Cachi Bachi), Mirari Iturrino (Carballeira), Beñat Intxauspe (Arrano), Karlos Aizpitarte (Arkaitz Mendi), Itziar Alberdi (Udaberri), Elias Azpiroz (Ongi Etorri), Patxi Azkarate (Iñurritza), eta Saioa Moragon (Zurbaran). Ibilbidea: irteera Zigordia kaletik abiatuta, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren enparantza, Zigordia kalea, Musika Plaza, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea, Zigordia kalea.

     

  • 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Zurekin Ostalarien Elkarteari.
  • 00:00. Banderaren igoera eta txupinazoa (Arantza Laskibarren eskutik) eta Pelaioren ereserkia, Musika Bandak jota.
  • 00:15. Dantzaldia Alaiki taldearekin, Musika Plazan.

  • Aldi berean, danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da.
  • 00:00-03:00. DROGEN informazio eta analisi zerbitzua, Prebentzio Zerbitzuak eta Ai Laket!! elkarteak antolatuta.

Ekainak 26, igandea, San Pelaio eguna

  • 09:00. Diana trikitilari eta dultzaineroekin.
  • Aldi berean, txistularien goiz eresia Iñurritzan.
  • 11:30. Erraldoi eta buruhandien Zarauzko 4. Topaketa, talde hauekin: Bidasoako Erraldoiak, Txantreako Konpartsa eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkartea.
  • 12:00. Topaketan parte hartzen duten erraldoi eta buruhandien kalejira.

  • 12:00. Meza Nagusia, San Pelaio ermitan.
  • 12:30. Aurreskua, Iñurritzako gazteen eskutik, Iñurritzako zelaian.
  • 13:00. Zarauzko Musika Bandaren kontzertua.
  • 17:30. Iñurritzara kalejira, dultzainero, Ustekabe txaranga eta Zarautz Trik trikitilariekin.
  • 18:00. Erromeria Erromeria.eus taldearekin, Iñurritzan.
  • 20:00. Larrain dantza herrikoia Lizarrako dultzaineroekin.
  • 20:30. Musika Plazara itzulera kalejiran, dultzainero, Zarautz Trik eta Ustekabe txarangaren eskutik.
  • 22:30. Kresala taldearen kontzertua, Musika Plazan.
  • Aldi berean, erromeria Izer eta Alabierrekin.
  • 23:00-02:30. Alkoholemia proben karpa egongo da, Prebentzio Zerbitzuak eta Sasoia elkarteak jarrita, malekoian (Eusko Jaurlaritzak babestutako ekimena).

Ekainak 27, astelehena, San Pelaio bigarrena (haur eta gazteen eguna)

  • 05:30. Baratzuri zopa, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia, Iñurritza elkartean.
  • 06:00. Ohiko oilasko biltzearen hasiera, Iñurritzan.
  • 11:00-14:00. Haurrentzako jolas mitologikoak eta Montessori gunea, Frontoi Txikin.
  • 13:30. Oilasko biltzearen amaiera, Iñurritzan.
  • 17:00. 12 urtetik gorakoentzako gunea Iñurritzan, Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik.
  • 17:30. Iñurritzako kalejira, Pasai txaranga, Imuntzo trikiti eskola, buruhandiak eta erraldoiak lagun dituztela.
  • Ondoren haur parkea, eta frontoian apar festa.
  • 19:00. Haurrentzako erromeria DJ Porrurekin.
  • 20:30. Musika Plazara itzulera, kalejiran.
  • 22:00. Disko festa DJ Oihan Vegarekin, Musika Plazan.
  • 22:30. Bertso jaialdia musika plazan. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal,
    Andoni Egaña, Beñat Jauregi eta Jon Maia. Gai-jartzailea: Jon Zaldua. 
  • Ondoren, erromeria Bat Bitanen eskutik.

Ekainak 28, asteartea

  • 09:00. Txistulariekin goiz eresia, Iñurritzan.
  • 11:00. Meza Nagusia San Pelaio ermitan.
  • Ondoren, Iñurritza Jubilatuen Elkartean, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat, IJB-ren eskutik.
  • 11:30. Haur jolasak.
  • 14:00. Oilasko biltzean parte hartu dutenentzat gibel jana Iñurritzan.
  • 19:00. Herri kirolak.
  • 23:00. Erromeria Bide Batez taldearen eskutik, Iñurritzan.
  • 00:00. Banderaren beheratzea eta festen amaierako txupinazoa, Iñurritzan.