Hurrengo bilera asteazkenean, ekainaren 22an, egingo dute, 19:00etan hasita, Santa Marina kalean dagoen Pagoeta mendizale elkartearen lokalean.
Trena lurperatzearen aldeko plataformak bilera informatiboa egin zuen asteazkenean gaztelekuan. Ekimen horren bidez, "herriko auzo desberdinetako bizilagunak informatzeko ahalegina" egiten ari dela azaldu dute, haien helburuak ezagutarazteko
eta elkarlanean aritu nahi duten auzokideen lankidetza bilatzeko.
Hurrengo bilera asteazkenean, ekainaren 22an, egingo dute, 19:00etan hasita, Santa Marina kalean dagoen Pagoeta mendizale elkartearen lokalean.