Igandean bukatuko dira Santa Klara komentuko bisitak

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 17a, 17:00
Santa Klara (Zarauzko Udala)

Duela bi hilabete abiatu zituen udalak Santa Klara komentuko eraikin multzoa ezagutzeko bisita gidatuak. Egitasmoak "oso harrera ona" izan du herritarren aldetik, izan ere, asistentzia datuak horren erakusle izan diorela nabarmendu dute. Ate irekien jardunaldiak igande honetan amaituko dira, eta dagoeneko agortuta daude erreserba guztiak.

Herritarren aldetik bisita hauek izan duten harrera ona ikusita, udazkenean berriz ere martxan jartzea pentsatzen ari direla jakinarazi du Irune Urbieta Kultura zinegotziak.