Urte osoan ikasitakoa familiako kideen eta lagunen aurrean erakusteko ordua izan zen atzoko eguna. Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek ikasturte amaierako kontzertua eskainiko eskaini zuten Aritzbatalde kiroldegian. Txandaka, bakoitzak bere musika tresnako taldearekin hainbat pieza jo zituen, baita beste talde batzuekin batera eta bukaeran denak elkarrekin ere. Urtero bezala, ikusmin handia sortu zuen ekitaldiak.