San Pelaio jaiak

Txakolina lagun Iñurritzako beroa arintzeko

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 18a, 15:00

Auzo elkarteko pala txapelketarekin abiatu dute goizean San Pelaio jaien atariakoa Iñurritza auzoan, zeinean Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Uxue Alkorta bertsolariek girotu duten lagunarteko lehia. Jarraian, artisautzako bertako produktuen azoka izan da, baina jende gehien eguerdiko txakolin dastaketak erakarri du, nahiz eta bero galanta egiten zuen. Lau upategiren uzta edateko aukera ezin hobea izan da, ederki freskatzeko, nahiz eta gehienak itzala bilatu duen edonon.

Arratsaldetik aurrera jarraituko dute eguneko ekitaldiek. Lehenik eta behin, Jaldi dantza eskolaren erakustaldiarekin, 17:30ean. Ondoren, poteo musikatua izango da Iñurritzako tabernetan, Iñurritza Elkartearen parean hasita, eta azkenik, kantu afaria.