Jose Luis Rodriguezek irabazi du 39. Argazki Rallya

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 19a, 13:30
Argazki Rallyko sarituak, Torre Luzea aretoan. (Zarauzko Argazkizale Elkarteak)

Ostiralean banatu zituen sariak Zarauzko Argazkizale Elkarteak, Torre Luzea aretoan.

Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatuta, maiatzaren 15ean egin zuten Fernando Maiztegiren Oroimenezko 39. Argazki Rally lehiaketa herrian. Hilabete geroago, joan den ostiral arratsaldean, sari banaketa ekitaldia egin zuten Torre Luzea aretoan.

Lehen saria eta argazki onenarena Jose Luis Rodriguez bizkaitarrarentzat izan zen. Bigarren saria beste bizkaitar batentzat izan zen, Javier Lopezentzat, eta hirugarren, berriz, Rodolfo J. Glass zarauztarrarentzat.

16 urtez azpikoen mailan, etxean geratu ziren bi sariak. Ekhi Berraren lanak irabazi zuen, eta Inge Goikoetxeageratu zen bigarren.