Beroa izan da nagusi Zelai Ondoko jaietan

Beroa oso presente izan da Zelai Ondoko jaien bigarren egunean, baina hori ez da oztopo izan festa giroarekin jarraitzeko. Nolanahi ere, egitarauan aldaketatxo bat egitera bultzatu ditu jai batzortzeko kideak. Arratsalderako iragarrita zegoen haur eta gazteentzako lasterketak bihar goizerako atzeratu dituzte; 10:00etan hasiko dira. Horren ordez, uretako jokoekin bertaratzera animatu dituzte, goizez zein arratsaldez izan diren puzgarrien ondoren. Bolo jokoan ere aritu dira etxeko txikienak.