Lasterkari txikiak fin-fin aritu dira Zelai Ondon

Haur eta gaztetxoen lasterketak atzo arratsaldean jokatzekoak ziren, baina bero zaparen ondorioz, gaur goizera atzeratzea erabaki zuen Zelai Ondoko jai batzordeak.  Eta halaxe egin dute, 10:00etan hasita, neska-mutiko dezenteren parte hartzearekin. Bukaeran, gainera, hainbat opari jaso dituzte: txokolatea opilarekin, gozokiak eta izozkia.  Bestalde, toka eta bola txapelketari hasiera eman diote, Zelai Ondoko Bol& Tok Klubaren eskutik. Eguna auzo bazkariarekin borobilduko dute.