Zazpigarren izan da Badok 13 ontzia Zumaian

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 19a, 14:15

Iaz zendutako Jon Urresti arraunlariaren oroimenez, ABE Ligako Beteranoan IX. Estropada jokatu zuten atzo arratsaldean herrian. Hamasei ontzik hartu zuten parte erlojupekoaren aurka jokatu zen estropadan; klub batzuek bigarren taldeak ere aurkeztu zituzten hitzordua, baina horiek ez ziren kontuan hartu sailkapen orokorrerako. 

Azkenean, Fortuna ontzia izan zen garaile, eta Badok 13-k zazpigarren bukatu zuen. Arazo batzuk medio ez zen beraien estropadarik onena izan, eta 10 segundoko zigorra jarri zieten epaileek.

Sailkapena
1. Fortuna   13:33,2
2. Iberia   13:37,8
3. Zumaia   13:43,5
4. Getxo   13:48,9
5. Pontejos   13:54,4
6. Plentzia   13:59,7
7. Badok 13   14:00,4
8. Bilbo   14:00,7
9. Mundaka   14:07,9
10. Sestao   14:55,3
11. Ibaialde   15:14,5