Zarauzko gizonezkoak bosgarren geratu dira, garailearengandik sei segundo eskasera

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 19a, 15:15
ZAEko gizonezkoen taldea. (Aritz Mutiozabal)

Arkotek irabazi du KAE 1 ligako lehen bandera Pasaian, baina lehia borrokatu izan da. Lehen bost postuetan sailkatu direnak sei segundoko aldea dute beraien artean, beraz, lehia irekia aureikusten da sailkapenaren goiko postuetarako. 

Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. Iñurriñaren estropadarekin eman diote gaur eguerdian Pasaian KAE 1 ligari. Jakin-min handia zegoen zaletuen artean, faboritotzat jotzen ziren traineruen artean nork aterako zuen paparra ikusteko. Arkotek irabazi du bandera, baina San Pedro oso gertu geratu da. Oro har, oso gertu geratu dira lehen bost sailkatuak, eta horien artean, Zarautz, bosgarren postuan, Arkoterengandik sei segundora; tartean, Hondarribia eta San Juan, hurrenez hurren, bi segundo eskasera. Honek guztiak argi eta garbi erakusten du goiko postuetako lehia oso irekia izango dela aurten.

Zarautzek hirugarren txandan egin du arraunean, Arkoterekin, Hondarribiarekin eta Busturiarealdearekin batera. Lehen luzean apur bat atzetik joan bada, ongi eutsi dio Arkotek jarritako erritmoari, eta bigarrenean buru ere jarri da hainbat unetan. Hala ere, hirugarren luzetik aurrera Arkote eta Hondarribia aurretik sartu zaizkio, baina hiru segundoko aldearekin mantentzen zuen Enbatak. Azken luzean, ordea, estropada hautsi du Arkotek, eta, hala, bandera bereganatu du, bigarren txandan jardun duen San Pedroren denbora hobetuta. 

  ELKARTEA DENBORA  
ARKOTE SEGUROS BILBAO 20:57,58  
SANPEDROTARRA 20:59,14  
MATRIX HONDARRIBIA 21:01,57  
SAN JUAN 21:01,69  
ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 21:03,35  
DEUSTO BILBAO 21:11,15  
S.D.R. PEDREÑA 21:11,31  
CASTRO MARINERA 21:13,47  
CAMARGO CUEVA EL PENDO 21:16,44  
10º DELTECO ZUMAIA 21:16,90  
11º ORIO ORIALKI 21:30,38  
12º BUSTURIALDEA 21:38,07