San Pelaio jaiak

Eraso sexisten aurkako sentsibilizazio gunea ipiniko dute sanpelaioetan

Eraso sexisten prebentzioa lantzeko paparrekoak, pegatinak eta eskuorriak banatuko dituzte datorren larunbatean, San Pelaio bezperan, malekoian horretarako egokituko duten gunean. Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuaren eskutik, Harremanak elkartea antolatuko da guneaz, eta haren inguruko azalpenak eman ditu gaur Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotziak. Berarekin izan da prentsaurrean Eneko Sarasua Harremanakeko kidea.