2022/06/25 11:00 - 23:59

Jaiak

San Pelaio bezpera

San Pelaio bezpera
Herri osoan zehar, Zarautz

 

  • 12:00. Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian, alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari.
  • Ondoren, kalejira igandea txarangarekin, buruhandi eta erraldoiekin.
  • 13:00. Poteoa Iñurritzan.
  • 14:00. Bazkaria Iñurritzan. Ondoren, Enabiren kontzertua. Bukatzean, kalejira txosnagunera.
  • 18:30. Haurren 42. Agerraldia (Haur Kultur Taldeak antolatuta). Irteera: Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik, Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta.
  • 19:30. Txosnagunearen irekiera.
  • 19:00-23:00. Eraso sexistarik gabeko jaietako gunea, malekoian.
  • 20:00. Danborradako talde guztiak elkartu, eta elkarrekin joko dute, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 22:00. DJ saioa nerabeentzat, DJ KI, Musika Plazan.
  • 23:15. Danborrada (Herriko elkarteek antolatuta). Zuzendariak: Bakarne Aizpuru (Kayua), Xabier Vazquez (Alkartasuna), Leire Arana (Batzokia), Arbil Itziar Manterola (Urpekoak), Rakel Azkue (Cachi Bachi), Mirari Iturrino (Carballeira), Beñat Intxauspe (Arrano), Karlos Aizpitarte (Arkaitz Mendi), Itziar Alberdi (Udaberri), Elias Azpiroz (Ongi Etorri), Patxi Azkarate (Iñurritza), eta Saioa Moragon (Zurbaran). Ibilbidea: irteera Zigordia kaletik abiatuta, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren enparantza, Zigordia kalea, Musika Plaza, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea, Zigordia kalea.

  • 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Zurekin Ostalarien Elkarteari.
  • 00:00. Banderaren igoera eta txupinazoa (Arantza Laskibarren eskutik) eta Pelaioren ereserkia, Musika Bandak jota.
  • 00:15. Dantzaldia Alaiki taldearekin, Musika Plazan.

  • Aldi berean, danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da.
  • 00:30. Kontzertuak: Martin de Marte eta Bassagain.

 

  • 00:00-03:00. DROGEN informazio eta analisi zerbitzua, Prebentzio Zerbitzuak eta Ai Laket!! elkarteak antolatuta.