San Pelaio jaiak

Haurren danborradako zuzendariak prest daude egun handirako

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 22a, 13:20
Haurren danborradako zuzendariak. (Haur Kultur Taldea)

Haur Kultur Taldeak antolatuta, San Pelaio bezperan Haurren 42. Agerraldia egingo dute. Ohi bezala, danbor-jotzaileak Azken Portu, Iñurritza, Itxasmendi eta Vista Alegre auzotik aterako dira, eta aurtengo zuzendariak nortzuk izango diren ere zehaztuta daude.

 

  • Vista Alegretik, gorriz, Maddi Atxutegi Osa (zuzendari nagusia izango dena) eta Lucia Azpiroz Boyra.

  • Itxasmenditik horiz, Manex Olaskoaga Odriozola eta Katixa Larraioz Aldabe

  • Azken Portutik urdinez, Olivia Sanchez Randis eta Lur Zenekorta Algaba.

  • Iñurritzatik berdez Aines Galparsoro Roteta eta Kepa Uyarra Yeregi.
Erlazionatuak

Bueltan dira sanpelaioak

Amaia Urbieta Arruti 2022 eka 17 Zarautz