Bihar San Juan bezpera ospatuko dela eta, udalak gogorarazi du debekatuta dagoela hondartzan suak egitea. Halaxe dago jasota hondartzako ordenantzaren 12. artikuluan, eta urte osoan errespetatu behar da, baina batik bat urteko egunik luzeenean. Beraz, udalak zentzuz jokatzeko eta
hondartzako legedia errespetatzeko deia egiten die zarauztarrei.