San Pelaio jaiak

Martxan da sanpelaioei buruzko galdera-erantzunen jokoa

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 23a, 09:00

Sanpelaioei buruzko hamar galdera erantzuteko aukera izango dute herritarrek gaurtik asteartera bitartean. Erantzun guztiak asmatzen dituztenen artean Kukulu harategiko produktu sorta zozkatuko du Zarauzkohitza.eus-ek. Jokoan parte hartzeko, egin klik hemen.

San Pelaio jaien bezperetan, Zarauzko Hitzak herriko festei lotutako lehiaketa berezia jarri du martxan. Herritarrek sanpelaioei buruzko bederatzi galdera erantzun beharko dituzte –galdera guztiak erantzun behar dira, baina denbora ez da kontuan hartuko– datozen egunetan.

Gaurko 09:00etatik astearteko 21:00ak arte izango da martxan galdera-erantzunen jokoa, eta galdera guztiak asmatzen dituzten herritarren artean Kukulu harategiko produktu sorta zozkatuko du Zarauzkohitza.eus-ek.

Animatu eta parte hartu jokoan, honako lotura honetan klik eginda!