Lizardi pabilioia argi berdez, AEAren borrokaren alde

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 22a, 17:30
Atzoko agerraldia Lizardi kirol pabiloiaren aurrean. (Adela)

Atzo, ekainak 21, Alboko Esklerosi Anizkoitzaren Aurkako Eguna izan zen, eta gaixotsunaren kontrako borroka sinbolizatzeko udal eraikinak berdez argiztatu zituzten Euskal Herriko hainbat udalerritan. Zarauzko Udalak ere bat egin zuen egitasmoarekin, eta Ana Mosquerarekin eta Juanjo Uriarekin elkartuta, hainbat lagunen babesean, Lizardi kirol pabiloiko argiak piztu zituzten.