Iragarpenak aldeko ez badira ere, San Joan sua pizten saiatuko dira gaur gauen

San Joan bezpera da gaur, baina emanda dauden eguraldi iragarpenak ez dira batere onak. Ekaitza eta euria aurreikusten da egunaren amaierarako. Zelai Ondoko Jai Elkarteak adierazi du sua pizten saiatuko dela Mitxelenan; erretzeko materialaz jai batzordea arduratuko da, eta kanpoko ezer ez dute onartuko. Hala ere, iragarri dute tabernarik ez da egongo, eta sardina jana ere ez dela egingo. Ekitaldia eguraldiaren arabera egingo da.