Bihartik aurrera hiribusak udako ordutegia izango du, eta ordutegi berriarekin batera, lineen antolakuntza ere aldatu egingo da. Horrenbestez, 1, 2 eta 3 lineek astelehenetik ostiralera emango dute zerbitzua, eta, asteburu nahiz jaiegunetan, berriz, linea mistoa ibiliko da herri osoan.
Neguko ibilbidearekin alderatuta, astean zehar 3. lineak eta asteburuan linea mistoa Talaimendi auzora (goiko kanpina) igoko da. Bestalde, udako ordutegiarekin, Astiranzko zerbitzua areagotuko dute.
Sanpelaioetako zerbitzua
Sanpelaioak direla eta, Zarautzen jai izango da ekainaren 27a, datorren astelehena. Beraz, jaiegunetako zerbitzua eskainiko dute egun horretan, linea mistoarekin.
Ordutegiak eta informazio gehigarria eskuratu nahi duenak zarauzkohiribusa.org webgunean du eskuragarri.