Antoni Campaña argazkilaria izango dute hizpide bihar, Photomuseumen

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 23a, 16:00
Autoerretratua. (A. Campaña)

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Gela programaren barruko biharko saioa Antoni Campaña argazkilari kataluniarrari eskainia izango da. Besteak beste, teknika piktorialista ikasi zuen Kataluniako Argazkilari Elkarteko kide izan zenean, eta bere argazki artistikoak aintzat hartu zituzten Espainiatik kanpoko argazki aretoetan. Horrez gain, fotokazetari lanak ere egin zituen, hala nola El Dia Grafico edota La Vanguardia egunkarientzat.

Gainera, Espainiako Gerran berak atera zituen 5.000 argazki inguru topatu dituzte orain gutxi, bera hil eta 30 urtera, kutxa gorri batean gordeta. Horietako batzuk Arnau Gonzalez Vilalta historialariak idatzitko La capsa vermella (kutxa gorria) liburuan argitaratu dira.

Saioa 18:00etan hasiko da ohiko moduan, eta sarrera doakoa izango da.