Badok 13 taldeak antolatutako VIII. Estropada eta Jakes Landaren Oroimenezko hirugarrena jokatuko dute larunbat honetan Orioko errioan. Estropada Arraunlari Beteranoen Elkarteko La Salve Ligarako jardunaldi puntuagarria izango da, gainera. Ekitaldia aurkezteko Orioko Arraunetxen elkartu dira gaur eguerdian Zarauzko arraunlari beteranoen klubeko ordezkariak, Orioko alkate Anuska Esnal eta Zarauzko Kirol Zinegotzi Leire Arana.
Estropadari Orioko zubia baino 120 metro beherago (plaza parean) egongo diren balizetatik emango zaio hasiera, eta puntu berean amaituko da, 1750 metroko bi luze eta ziaboga bakarra egin ondoren. Eremuak bi kale izango ditu, eta binaka jokatuko da erlojuaren aurka.
Guztira, hamasei traineruk hartuko dute parte: zortzi tripulazioko bi txanda izango dira, eta txanden artean bost minutuko denbora tartea utziko da. Proba 15:00etan abiatuko dute, eta ontziak minutu bateko tartearen aterako dira.
1. txanda:
15:00. Badok13 B --- Plentzia B
15:01. Bilbo B/ Zumaia B --- Iberia B
15:02. Ibaialde --- Getxo B
15:03. Bilbo --- Sestao
2. txanda:
15:25. Mundaka --- Plentzia
15:26. Pontejos --- Zumaia
15:27. Badok13 --- Getxo
15:28. Fortuna --- Iberia