San Pelaio jaiak

Ikusi hemen San Pelaio jaietako egitarau osoa

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 25a, 09:00
2019ko baltsa karrera. (Onintza Lete Arrieta)

Lehertzear da festa. Eguerdiko txupinazotik asteartera bitarterako egitarau bete-betea izango da Zarautzen. Hona hemen egun bakoitzean herriko txoko ezberdinetan izango diren ekintza, ekitaldi eta ospakizunak, puntuz puntu. 

Gaur, San Pelaio bezpera

  • 12:00. Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian, alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari. Ondoren, kalejira Alde Zaharrean Igandea txaranga, buruhandi eta erraldoiekin.
  • 13:00. Poteoa, Iñurritzan.
  • 14:00.Bazkaria, Iñurritzan. Ondoren, Enabiren kontzertua eta kalejira txosnagunera (Munoa plazara).
  • 18:30. Haurren 42. Agerraldia, Haur Kultur Taldeak antolatuta. Irteera: Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik.
  • 19:00-23:00. Eraso sexistarik gabeko jaietako gunea, malekoian.
  • 19:30. Txosnagunearen irekiera.
  • 20:00. Haurren Agerraldiko taldeek elkarrekin joko dute Lege Zaharren enparantzan.
  • 22:00. DJ saioa nerabeentzat, DJ KI.
  • 23:00. Kontzertuak, Iñurritzako zelaian: Pariak Bai eta Fan&Go.
  • 23:15. Helduen danborrada, Alde Zaharreko kaleetan, herriko elkarte gastronomikoek antolatuta.
  • 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Zurekin Ostalarien Elkarteari.
  • 00:00. Bandera igoera eta txupinazoa, Arantza Laskibarren eskutik. Pelaioren ereserkia, musika bandak jota.
  • Ondoren, DJ saioa: DJ Davila eta DJ Javi.
  • 00:15. Dantzaldia Alaiki taldearekin.
  • Aldi berean, danborrada herriko kaleetan.
  • 00:00-03:00. Drogen informazio eta analisi zerbitzua, Prebentzio Zerbitzuak eta Ai Laket! elkarteak antolatuta.
  • 00:30. Martin de Marte eta Bassagainen kontzertuak, txosnagunean.

Bihar, San Pelaio eguna

  • 09:00. Diana trikitilari eta dultzaineroekin. Aldi berean, txistulariekin goiz eresia Iñurritzan.
  • 11:00. Meza, San Pelaio ermitan.
  • 11:00. Paella txapelketa eta ondoren bazkaria, Munoa plazan.
  • 11:30. Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko 4. Topaketa, Lege Zaharren enparantzan.
  • 12:00. Topaketan parte hartzen duten erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 12:30. Aurreskua, Iñurritzako gazteek eskainia, Iñurritzako zelaian.
  • 13:00. Zarauzko Musika Bandaren kontzertua, 13:00etan, Merkatu plazan.
  • 16:30. Balsa lasterketa, moilatik hondartzara. Ondoren, afaria txosnagunean.
  • 17:30. Iñurritzara kalejira Musika Plazatik, dultzainero, Ustekabe txaranga eta Zarautz Trik trikitilari eta  pandero-jotzaile taldearekin.
  • 18:00. Erromeria, Gauargi taldearekin
  • 20:00. Larrain-dantza herrikoia, Lizarrako dultzaineroekin.
  • 20:30. Musika Plazara itzulera kalejiran, dultzainero, Zarautz Trik eta Ustekabe txarangarekin.
  • 22:00. Kontzertuak txosnagunean: Rodeo, Toc eta Bermuda.
  • 22:30. Kresala taldearen kontzertua, Musika plazan. Aldi berean,Erromeria, Izer eta Alabierrekin Iñurritzan.
  • 23:00-02:30. Alkoholemia proben karpa malekoi inguruan, Prebentzio Zerbitzuak eta Sasoia elkarteak jarrita.

Etzi, San Pelaio bigarrena

  • 05:30. Baratxuri zopa, Iñurritzako Jai Batzordeak eskainia, Iñurritzan.
  • 06:00. Ohiko oilasko biltzearen hasiera, Iñurritzan.
  • 11:00-14:00. Haurrentzako jolas mitologikoak eta Montessori gunea, Frontoi Txikin.
  • 13:00. Bertso poteoa.
  • 13:30. Oilasko biltzearen amaiera, Iñurritzan.
  • 14:30. Presoen aldeko bazkaria, txosnagunean.
  • 17:00. 12 urtetik gorakoentzako gunea Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik: joko dinamikoak, telazko poltsak eta kamixetak apaintzeko tailerra eta ginkana, Iñurritzan.
  • 17:30. Iñurritzara kalejira, Pasai txaranga, Imuntzo trikitilari eskola, buruhandiak eta erraldoiak lagun dituztela, Musika Plazatik hasita.
  • Ondoren, haur parkea eta apar festa, Iñurritzako frontoian.
  • 18:00. Elektrotxaranga, txosnagunetik abiatuta. Ondoren, afaria.
  • 19:00. Haurrentzako erromeria DJ Porrurekin.
  • 20:30. Musika Plazara itzulera kalejiran.
  • 22:00.Disko festa DJ Oihan Vegarekin, Musika Plazan.
  • 22:00. Dantzaldia Azabache taldearekin, Udaberri egoitzaren parean.
  • 22:00. Kontzertuak, txosnagunean: Raimundo El Canastero eta Trikoma.
  • 22:30. Bertso jaialdia, Iñurritzan. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Beñat Jauregi eta Jon Maia. Gai-jartzailea: Jon Zaldua.
  • Ondoren, erromeria Bat-Bitanen eskutik.

Ekainak 28, asteartea

  • 09:00. Txistulariekin goiz eresia Iñurritzan.
  • 11:00. Meza, San Pelaio ermitan. Ondoren,Iñurritzako Jubilatuen Elkartean, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat, IJB-ren eskutik.
  • 11:30. Haur jolasak, Iñurritzan.
  • 14:00. Oilasko biltzean parte hartu dutenentzat gibel jana, Iñurritzan.
  • 19:00. Herri kirolen erakustaldia, Iñurritzan.
  • 23:00. Erromeria, Bide Batez taldearen eskutik.
  • 00:00. Banderaren beheratzea eta festen amaierako txupinazoa, Iñurritzan.