San Pelaio jaiak

Hasi dira San Pelaio jaiak, musikaz eta euriz blai

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 25a, 14:34

Udaletxeko balkoitik txupinazoa jaurti eta alkateak makila eman dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari. Alde Zaharrean kalejira izan da ondoren, Igandea txaranga, buruhandi eta erraldoien laguntzarekin. Eguraldiak ez du zarauztarren festa-gogoa zapuztu, adin guztietako herritarrek jarraitu baitiote kalejirari.

Argazkiak: Gorka Eizagirre eta Mikel Eizagirre